2019. Festen Egitaraua

Errotari Talde Mikologikoaren Egitaraua 2019
Antolatzaile: Errotari talde mikologikoa
Lekua: Durangoko Landako Gunea
Data: Urriak 5 eta 6

Aktibitatetak:
· HOGEIGARREN ERAKUSKETA MIKOLOGIKOA
· HEMERETZIGARREN ARGAZKI LEHIAKETA
· HEMERETZIGARREN PERRETXIKO SAILKAPEN LEHIAKETA 16 URTE BAINO GITXIAGO DABENENTZAT.
· PERRETXIKO DASTAKETA
· HORMA-IRUDI MIKOLOGIKOEN ERAKUSKETA

URRIAK 5

Goizeko 8etan zale guztiok, bazkideok zein alkartean ez dogozanak, Ezkurdin batuko gara perretxikotan joateko.


13:00-14:00etarako itzuliko gara Landako Gunera perretxikoak emoteko eta zerbait jateko. Errotariko bazkideok bertan jarraituko dogu arratsalde osoan perretxikoak sailkatzen, beraz, goizean joaterik ez deukienek arratsaldean ekarri ahal deuskuez perretxikoak.

URRIAK 6

Goizeko 11etatik aurrera, erakusketa zabaltzen danean, Errotari alkarteko hainbat bazkide egongo dira joango direnen dudak argitzeko.
Perretxiko saski oberena ekartzen dauenari opari bat emongo jako, garbitasun, aurkezpen eta perretxiko aniztasuna kontuan hartuz. Horretarako Errotarik epaimahai aditu bat aukeratuko dau.
12etatik aurrera perretxiko dastaketa hasiko da. Pintxo eta edari desbardinak salduko dira oso prezio onean.

12:00etan 6-16 urte bitartekoentzat perretxiko sailkapen lehiaketa hasiko da.

13,30etan argazki lehiaketako sariak banatuko doguz. Honetarako arauak aurrerago dagoz azalduta.

14:30 inguruan ekitaldiok amaituko dira.

ERROTARI HEMERETZIGARREN MIKOLOGI ARGAZKI LEHIAKETA
ARAUAK

1 - Partaideak: Gura dauenak parte hartu ahal dau. Honetarako ez dago edaderik ezta osterantzeko mugarik bere.

2 - Gaia: Perretxikoak izango dira gai nagusia.

3 - 3- Lanen ezaugarriak: Koloretako argazkiak izango dira, tamaina librea, baina bera baino handiagoa dan kartulina gogor zuri batean itsatsita.

4 - Lan kopurua: Egile bakoitzak ezin dau lau argazki baino gehiago aurkeztu eta bakar batengatik jasoko dau saria. Beste txapelketa batean saritua izan dan argazkirik ezin da aurkeztu.

5 - Identifikazioa: Kartulinaren aurreko eta beheko aldean argazkiaren izenburua jarriko da eta atzeko aldean egilearen datuak, helbidea eta telefonoa.

6 - Epea: Irailaren 30ean amaituko da bialtzeko epea. Helbide honetara bialduko dira :

ERROTARI MIKOLOGI ELKARTEA
PLÁCIDO IGLESIAS
SAN INAZIO AUZUNEA 2B, 4º PISUA C
48200 – DURANGO

Dudarik izanez gero telefono zenbaki honetara dei daiteke:
ERROTARI- 615 711 724 / 615 711 724 /946 810 287


-7 Sariak:
· Argazkirik onena:
Lehengo saria..................250 euro eta trofeo bat
Bigarren saria.................200 euro eta trofeo bat
Hirugarren saria...............100 euro eta trofeo bat
Laugarren saria.................75 euro

· Bertoko argazkilari batentzako
saria......... 75 euro


8- Epaimahaia: ERROTARI alkarteko bazkide bik eta argazkilari batek osatuko dabe. Erabakiak apelaezinak izango dira.

9- Erabakia: perretxiko erakusketaren egunean, urriak 6, jakinarazi eta emongo dira sariak Durangoko Landako gunea.

10- Eskubideak: Errotari alkartea izango da argazki saridunen jabea eta berarentzat gordeko dauz egile-eskubideak.

Argazki ez saridunak egileei bueltatuko jakez. Honetarako Errotari alkartearen egoitzetik pasa daitekez, edo alkarteak berak bueltatuko deutse argazkiagaz batera helbidea jarrita deukon gutunazal frankeatu bat bidaltzen bajako.

11- PARTE HARTZEAK AIPATURIKO ARAU GUZTIAK ONARTZEN DIRALA ADIERAZTEN DAU.

Castellano
© Copyright 2003-2019
Errotari talde mikologikoa
e-mail: webmaster