Boletus appendiculatus Schaeff.: Fr.
Icones, 2 :tab. 130 (1763)
29/08/1994P.N. UrkiolaRoble
Sinonimoak:
Boletus irideus Rostk.
Izen arruntak:
Boleto apendiculado, onddo hankazorrotz
Oharrak:
Espezie haragitsua da. Txapela belustsu samarra du, kafesne koloretik marroi gorrira, eta diametroko 15 cm har ditzake. Poruak, hasieran, horixkak ditu; helduaroan, berriz, marroi berdetsuak, eta urdindu egiten dira apur bat, zanpatuz gero. Oina zilindrikoa edo fusiformea eta erroluzea da; kolore hori nahiko bizia du, eta burdina-koloreko orbanak ditu oinean. Kolore bereko erretikulu fina du. Haragiaren usaina goxoa da; kolore zuria du, horixka batzuetan eta urdindu egiten da ebakitzerakoan. Normalean, intsektuen larbek eratutako galeria zabalak ditu barnean. Jangarri ona da.
Ekologia:
Urri agertzen da gure eskualdean; apur bat gehiago agertu ohi da Urkiolako parke naturalaren inguruan. Udan eta udazken-hasieran agertzen da, haritzen edo pagoen azpian gehien bat, bizpahiru aleko taldetan.
Jangarritasuna:
Jangarria
Bibliografia:
Alessio C.L., 1991, Boletus Dill.: L. s.l. - Fungi Europaei 2 y 2a
Aranzadi, 1971-1987, Setas del Pais Vasco (Láminas)
Bon M., 1987, Guía de campo de los Hongos de Europa
Breitenbach & Kränzlin, 1986-2005, Champignons de Suisse Tomo - 3
Cetto B., 1978, Guía de los hongos de Europa - 1
Chaumeton H., 1985, Guía de los hongos de Europa
Courtecuisse R., 2000, Photo-guide des Champignons D'Europe
Courtecuisse R. & Duhem B., 2000, Guide des Champignons de France et D'Europe
Galli R., 2000, I Boleti
Gerhardt, Vila & Llimona, 2000, Hongos de España y de Europa
Iglesias P., 2002-2004, Setas del Parque Natural de Urkiola Vol. - 1
Laskibar & Palacios, 1995, Perretxikuak (Hongos)- Tomo - 1
Llamas B. & Terrón A., 2003, Atlas fotográfico de los hongos de la P. Ibérica
Lotina R., 1985, Mil setas ibéricas
Marchand A., 1971-1986, Champignons du nord et du midi Vol. - 2
Mendaza R. & Diaz Montoya, 1987, Las setas
Mendaza R. & Díaz Montoya, 1994, Las setas en la naturaleza Tomo - 1
Muñoz J. A., 2005, Boletus Dill.: L. s.l. - Fungi Europaei 2b
Peña Santa Cruz, 1993, 100 Setas de Bizkaia
Phillips Roger, 1981, Les champignons
Ruiz J.M., 1997, Guía micológica Tomo 1 (Boletaceas)
S.C.M., 1982-2003, Bolets de Catalunya (Láminas)
Sin autor, 1980, Las setas de la A a la Z Vol. - 1
Varios autores., , Nordic Macromycetes Vol. - 2
Gutxitan edo EsporadikoaArruntaArrunt samarraUgaria
Zerrendara Itzuli
© Copyright 2003-2018
Errotari talde mikologikoa
e-mail: webmaster